Société Française des Hôtels de Montagne (SFHM) enpresak, 28.975.000 euroko kapitala duen sozietate anonimoak, egoitza soziala helbide honetan duenak: 47, rue du Faubourg Saint-Honoré, 75008 Paris, Pariseko merkataritza-erregistroan 56 21 3 45 10 zenbakiarekin erregistratuta dagoenak, "www.palaciodesamaniego.com" webgunea editatzen du.
BEZ zenbaki intrakomunitarioa: FR 51 562 134 510
Telefono zenbakia: 01 40 17 35 56
E-mail: contact@edr-heritage.com
Argitaratze-zuzendaria: Alexis De La Palme, Direktorioaren Presidentea
Idazketa arduraduna: Laure Villeret, Komunikazio sailaren burua
Ahokalekua: OVH, 2 rue Kellermann, 59100 Roubaix (Frantzia). 09 72 10 10 07
Webguneko erabilera baldintza orokorrak
Erabilera baldintza orokor hauek Société Française des Hôtels de Montagne SFHM enpresaren (hemendik aurrera, “SFHM”) eta webgune hau erabiltzen duen pertsona guztien (hemendik aurrera, “Erabiltzailea(k)”) arteko harremanei aplikatzen zaie.
palaciodesamaniego.com webgunean (hemendik aurrera, “Webgunea”) sartzeak eta/edo Webgunea erabiltzeak, erabilera baldintza orokor honen kondizio guztien onarpen osoa eta erreparorik gabe dakar.
Webgunean edo bere edukian sartzean, Webgune hau kargatzean edo deskargatzean edo Webgune hau eta bere edukia edozein moduan erabiltzean, Erabiltzaileak baldintza orokor hauek eta indarrean dauden xedapen legal aplikagarri guztiak errespetatuko dituela hitzematen du.
Erabiltzaileak Internetera konexioaren eta Webgunea erabiltzeko behar duen materialen instalazioaren kostuak ordaindu behar ditu.
Webgunearen helburua Erabiltzaileei SFHM-k eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko berri ematea da.
SFHM-k ahal duen guztia egiten du Webgunean agertzen den informazioa eguneratuta eta zehatza izan dadila. Akatsaren bat ikusten baduzu, zerbait aipatu ez dugulako, jakinarazi iezaguzu eta jarri zaitez gurekin harremanetan kontaktu-formularioa erabiliz.
Ezingo da SFHM erantzuletzat hartu, lege aplikagarrien esparru barruan, Webguneko informazioaren zehaztugabetasunagatik edo zerbait ez aipatzeagatik, edozein datu-ezabaketagatik, akatsagatik, hutsunegatik, erabilera-luzamenduagatik edo etenaldiagatik eta, orokorrean, Erabiltzaileak Webgunea erabiltzeagatik edo Webgunea erabilgarri ez dagoelako sortzen diren edozein kalteagatik, zuzena, ez zuzena edo ezustekoa.
Era berean, bitarteko batek iruzur eginez sartzen bada eta Webguneko informazioa aldatuz edozein kaltea eragiten badu, SFHM-k ez du bere gain inongo erantzukizunik hartuko.
SFHM-k ezin du ziurtatu Webgune honek inongo birusik, beste elementu kaltegarririk edo ezaugarri kaltegarriak edo suntsitzaileak izan daitekeen beste elementurik ez duela eta enpresak ez du kontu honengatik bere gain inongo erantzukizunik hartuko, lege aplikagarrien esparru barruan. Gainera, ezin da SFHM erantzuletzat hartu Webgune honetako informazioaren egiten den erabileragatik edo abusuagatik. Era berean, SFHM-k Frantziako legeak errespetatzen ez duten Erabiltzaileen informazioa agintari eskudunei bidaltzeko eskubidea dauka, eta baita Erabiltzaile hauek Webgunean sartzeko baimenik gabe uzteko ere.
3. JABETZA INTELEKTUALEN ESKUBIDEAK
SFHM Webguneko jabea da eta ustiatzen du.
Kontrakoa esaten ez bada, SFHM, edo bere taldeko edozein enpresa, Webguneko osagai guztien jabea edo lizentziaduna da, batez ere hurrengo osagai hauena: testuak, markak, izen sozialak, logoak, produktuak, domeinu izenak, aurkezpenak, grafismoak, irudiak, argazkiak, filmak, arboreszentziak eta formatuak.
Horregatik, haien irudikapena, kopia, hedatze, adaptazio, osoa edo zati batena, eta hauen erabilera, osoa edo zati batena, edozein helburuarekin, komertziala edo ez, debekatuta daude baimenik gabe egiten badira. Webguneko osagaiak erabiltzen duten eta osagai hauen eskubideak bidegabeki daukanaren aurreko baimena zehatzik gabe erabiltzen duten pertsona guztiak faltsifikazioagatik salatuta izatera arriskatzen dira.
Bereziki, PALACIO DE SAMANIEGO-ko logotipoa eta marka erabiltzeko SFHM-ko baimena zehatza behar da. Produktu-izena guztiak babestuta daude eta SFHM edo bere bazkideak haien jabeak dira. Bitartekoek ezin dute hauek domeinu izenak, domeinu izen zatiak edo marka izenak bezala erregistratu.
Era berean, debekatuta dago Webguneko datu-basea edo bere zati bat irudikatzea, kopiatzea, inbrikatzea, hedatzea, moldatzea, berriz hedatzea, erabilitako datu-basearen eskubideak bidegabeki daukanaren aurretiko baimena zehatzik gabe.
Halaber adierazten da Webgunean informazio gisa erabiltzen diren osagai edo dokumentu guztien kopiatzeko baimena ematen dela, esparru pertsonalean eta pribatuan erabiltzeko baldin bada.
Edozein kasuan, baimena duen Webgune osoko edo zati baten kopia guztietan Webgunea eta PALACIO DE SAMANIEGO aipatu behar dira.
Webguneko Erabiltzaileak soilik dauka Webgunea kontsultatzeko eskubidea.
Baldintza orokor hauek zehazki ematen ez dituen eskubide guztiak erreserbatuta daude. Kontuan izan jabetza intelektualeko eskubideen hausteak jarduketa penalak ekar ditzakeela.
4. HIPERTESTUAK ETA ESTEKAK
Halaber, Webguneak bitartekoen informazioa eduki dezake eta baita beste webguneko estekak dauzkaten hipertestuak ere bai. SFHM-k ez du bitarteko webgune hauen informazioaren zehaztasuna ezta edukia kontrolatzen. Edukia ilegala, okerra edo osatugabe baldin bada eta, batez ere, proposatzen den informazioa erabiltzeak edo ez erabiltzeak kalteak eragiten baditu, bitarteko webgune horien editoreak izango dira kalte hauen erantzule bakarrak. Ezin da SFHM, lege aplikagarrien esparru barruan, webgune horien edukiaren erantzuletzat hartu. Erabiltzaileak beste webguneko estekak erabiltzearen arriskua onartzen du.
Honela, SFHM-k ez du bere gain inongo erantzukizunik hartuko, zuzena ala ez eta lege aplikagarrien esparru barruan, bitarteko webgunetan sartzeagatik edo nabigatzeagatik gertatu daitekeenagatik, ezta Erabiltzaileak webgune horietan aurkituko dituen informazioaren erabileragatik edo Erabiltzaileak esteka hauek erabiltzean galdu dezakeen informazioagatik ere.
Gainera, Webguneko sarrera eta edukia ziurtatzeko kontu handia badugu ere, SFHM-k ez du bere gain inongo erantzukizunik hartzen Webgunea edo esteka bat erabiltzean zure materialak eta/edo softwareak kaltetzen badira. Webgunetik edo Webgunean dauden esteketatik datu-deskargak dakarren arriskua eta kostuak onartzen dituzu eta ezin da SFHM horregatik erantzuletzat hartu. Era berean, SFHM-k ez du bere gain inongo erantzukizunik hartzen Webgunea moteltzen bada, erabilgarri ez badago edo hondatzen bada.
5. WEBGUNEAN SARTZEKO BALDINTZAK
Webgunea Espainiako legeak errespetatuz diseinatu da. Webguneko edukia, eta batez ere bertan agertzen den informazioa, beste herrialde batzuetan egokiak izan ez daiteke. Webgunera Espainia ez den beste herrialde batetik sartzen bazara, SFHM-k ez du bere gain inongo erantzukizunik hartzen Webgunean agertzen den informazioaren egokitasunagatik edo legaltasunagatik.
6. KLAUSULA BATEN BALIOGABETASUNA
Jurisdikzio batek edo beste agintari eskudun batek erabilera baldintza orokor hauen klausularen batek legea hausten duela, baliogabea dela edo kontra egin ezin zaiola epaitzen badu, beste klausulek guztiz indarrean jarraituko dute, alderdien nahia zentzuz islatzen duten bitartean. Baliogabea dela edo kontra egin ezin zaiola epaitu duten klausula aldatutzat, betetzat edo mugatutzat hartuko da, baliagarria egiteko eta haren kontra egiteko posiblea izateko neurriak hartzen direnean.
7. WEBGUNEAREN ETA ERABILERA BALDINTZA OROKOR HAUEN ALDAKETAK
SFHM-k Webguneko informazioa eta edukia, baita erabilera baldintza orokor hauek ere, nahi duenean aldatzeko eskubidea erreserbatzen du. Edozein aldaketa indarrean egongo da Webgunean argitaratzen denetik aurrera. Erabiltzaileak Webgunea aldaketak argitaratu direnean erabiltzen jarraitzeak aldaketa hauek guztiz eta erreparorik gabe onartzen dituela dakar. Horregatik, Webgunea bisitatzen den bakoitzean, erabilera baldintza orokorrak irakurtzea gomendatzen da.
8. ZUZENBIDE APLIKAGARRIA – JURISDIKZIO ESKUDUNA
Erabilera baldintza orokor hauek Espainiako zuzenbidepean daude.
Alderdiek baldintza hauetatik ondoriozta daitezkeen auzi guztiak irtenbide adiskidetsu baten bidez konpontzeko esfortzua egingo dute.
Adostasun ezak jarraitzen badu eta irtenbide adiskidetsurik aurkitzen ez bada, erabilera baldintza orokor hauen baliagarritasunik, interpretaziotik, obratik edo bukatzetik etorri daitezkeen protesta edo auzi guztiak Samaniego Luxury Resort, S.L enpresako egoitza sozialaren jurisdikzio aurrean aurkeztuko da, beste zerbait dioen orden publikoko beste xedapen bat baldin ez badago. Jurisdikzio egozte honek demandatu-aniztasuna edo bermeen betetzea dakar, baita premiazko prozedurentzat ere bai edo premiazko errekurtsoentzat edo errekerimenduentzat.
9. WEBGUNEKO JOKOAK ETA PROMOZIOAK
Webgunean egiten den joko-txapelketa edo promoziozko ekintza bakoitzak bere araudi edo baldintza propioak izango ditu, Baldintza hauek ez bezala izango direnak eta promozio bakoitza eraenduko dutenak.
10. KREDITUAK
Webguneko diseinua eta burutzea: Weston Mills
Argazkien eta bideoen kredituak: Weston Mills & Matthieu Levaslot